top of page

ARGILUN

Hego amerikan, sortu zen ARGILUN elkartea, “Syndrome Aktif” elkartearekin elkarlanean eta gaur egun Kolonbian gauzatze fasean dagoen proiektu baten arira.    www.syndromeaktif.org

 

            Legez 2012an Euskal Herrian eratu bazen ere, sorrera 2008an izan zuen, Chilen,  Meli Wixan Mapu elkatearekin batera Santiago de Chileko periferian bizi ziren haur maputxeentzat argazkigintza tailer parte-hartzaile bat antolatuz. Esperientzia zoragarri bati bidea ireko zion ekintza izan zen.

 

            2010ean, Uruguaiko bideari ekin genion, Luna Nueva GKE-arekin elkarlanean, hainbat proiektu burutu genituen. Uruguaiko Hezkuntza eta Kultur Ministerioak birritan saritu zuen elkarlan honetatik sortutako lana.

 

 

       2010-11:  URBANO CENTRO CULTURALeko irudi sailaren arduraduna . Luna Nueva GKE. Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministerioa eta Giza Garapen Ministerioarekin konbenioa. FotoLab argazkigintza tailer parte-hartzailearen garapena,  espazio publiko edo babes-etxeetan bizi diren deserrotutako gizabanakoei zuzendutako kultur-gunearen erabiltzaileekin banakako eta taldekako mostrak sortuz. www.lunanueva.org.uy

           

            -2011: Mujer Bonita es... “ ekimenaren agilekidea URBANO CENTRO CULTURALean. Luna Nueva GKE. Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministerioa eta Giza Garapen Ministerioarekin konbenioa. www.urbanoenlaluna.blogspot.com

 

    -2012: Fondos Concursables para la Cultura-ren irabazlea . Canelones Liceo Salinas eta Centro Juvenil Mamboretán ahultasun egoeran dauden gazte eta nerabeekin egindako "ASI!! Somos" argazkigintza tailer parte-hartzailearen kultur arduraduna.

 

-2013: Fondos Concursables para la Cultura-ren irabazlea. “ASI!! Somos” argazki erakusketaren kultur  arduraduna.

 

            Gaur egun, ARGILUN legez eratuta dago eta disziplina anitzeko talde batekin aritzen da elkarlanean, batez ere ikus-entzunenezko jardueratan. Elkartearen helburua da hitzaren zentzu zabalenean ulertutako kultur sormena lantzea, kultur arteko elkarrizketa eta giza kontzientzirako intsrumentu gisa. Heburu hori lortzeko bidean sorkuntza artistiko, ikus-entzunezko sorkuntza tailer eta sormen parte-hartzailezko ekintza ezberdinak antolatzen ditu.

 

 

ARGILUNeko kideak:

-Ander Gillenea (Idazkaria): Fotokazetaria eta BOSTOK PHOTOko kidea

-Jose Zuñeda: Musikaria

-Jose Luis Gorostegi (Diruzaina): Erretiratua

-Eli Gorostegi (Presidenta): Argazkilaria/ Gizarteratzeko goi mailako teknikaria

  • Facebook Social Icon
  • Google+ Social Icon
  • YouTube Social  Icon
  • Instagram Social Icon
bottom of page