top of page
PROIEKTUA

PROIEKTUA

Proposamena gazte talde birekin (Hernanin-Wukron) argazkilaritza tailer parte-hartzaileak  burutzea da.

Argazki kameraren erabileraren ikasketatik abiatuta, gazte hauei aukera eman beraien begietatik iragazitako errealitatea, argazki lengoaia erabiliz jendarteari erakusteko. Gazteen begietatik, beraien testuingurua erakusteko ispilu eta leiho izatea da helburu.

Ditugun lanabesak eskainiko dizkiegu, beraien kezka, pertzepzio eta bizipenak hizkuntza bisualaren bitartez adierazteko ispilu izan dadin, beraien ahotsa guregana heltzeko behar dituzten gaitasunetan trebatu eta ahalduntzeko helburuarekin.

 

Proiektu honen xedea, Hernani eta Wukroko gazteen artean egindako senidetza finkatzeaz gain, leiho bat ere izan nahi du. Gazte hauek beraien ikuspuntuak, bizipenak, desirak eta abar, lehen eskutik kontatzeko aukera izango dute eta erakusketa bati esker, herriarekin partekatu. Eta bide batez, elkarrizketa sustatzeko balioko du.

 

Tailerra parte hartzaileek argazki bidez gauzatu beharko dituzten mandatu batzuen bitartez landuko da, taldean eztabaidatu eta erabakiko direnak.

.

 

GALDERAK

IDEIAK 
to Services
 IRITZIA
PROPOSAMENAK
Atal honetan, proiektu honen inguruan sortu daitezken galdera, ideia eta  proposamenak biltzeaz gain, 
bakoitzaren iritzia bota eta jasotzeko txokoa izatea nahi dugu. 
Hartu-eman honetarako, jasotzen ditugun mezuak ondorengo arbelatxoan publikatuko ditugu.
  • Facebook Social Icon
  • Google+ Social Icon
  • YouTube Social  Icon
  • Instagram Social Icon

¡Tus datos se enviaron con éxito!

bottom of page